Jabi Alonso

  • Jabi Alonso perkusioa 
  • Guillermo Lauzurika elektronika 

"Stream A” atal ahaltsu eta indartsu batekin hasten da, urduritasuna erabat galdu gabe erlaxatzen diren arpegio eta nota errepikatuekin, pixkanaka hasierara itzultzeko. Ondoren, giro leun eta misteriotsuko atal bat dator, idiofonoak direlarik protagonista, eta akorde errepikatuen atal batekin konektatzen dute, azkartuz eta motelduz doana, zorabio- eta erorketasentsazioa eraginez. Obra atal nagusira itzulita amaitzen da.

La Céleste” da “Cálculo Secreto” obraren egokitzapen bat, eta Pascal Auger-en bideoproiekzio bat biltzen du. Soinua tinbre eta maiztasuneko unitate organiko gisa ulertzeko garaian pentsamendu espektralak konpositoreari eragiten dion lilura islatzen du. Lan horren sonoritateak eta harmonia serie harmoniko baten iragazte-prozesu baten emaitza dira.

Alfonsoren hitzetan: “Umbélulas perkusiotresna jakin batzuek dituzten tinbre-aukera anitzen azterketa akustikoa da. Elektronikaren bidez, adierazpen-baliabide berrien bilaketa paraleloari ekiten diot, eta horrek, bide batez, esplorazio-bide berriak iradokitzen dituzten galdera ugari planteatu dizkit.

Jon Esnaola eta Aitor Bartolomeren estreinaldiek Zuriñe F. Gerenabarrenaren, Gabriel Erkorekaren eta Ramón Lazkanoren maisutzapean Musikenen prestakuntza sendo eta bikaina jasoa duten bi musikagileren soinumundu pertsonalak erakutsiko dizkigute.

kuraia

Kontzertua, Kuraia Musika Garaikidearen XXXI. Topaketarekin lankidetzan

Jabi Alonso

Larunbata
11
Urt
19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
 
19:00
J.C. Arriaga Kontserbatorioa (Bilbo)

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba