John Butcher eta Thomas Lehn-ek proiektu askotan kolaboratu izan dute 1996an Londresen lehen aldiz elkartu zirenetik. Besteak beste, Thermal hirukotea “The EX”eko Andy Moor gitarra-jotzailearekin, eta piano-jotzaile oso bereizgarriak dituzten bi talde: John Tilbury (ezaguna AMMrekin, Cornelius Cardew-ekin, Morton Feldman-ekin eta beste batzuekin egindako lanagatik) eta Matthew Shipp estatubatuar abangoardiako jazz musikaria (David S. Ware, William Parker, Roscoe Mitchell, etab.).
Denbora horretan guztian, duoa eginez kontzertuak ematen jarraitu dute eta formatu hori aintzatetsi dute mundu akustiko eta elektronikoaren barruan egon daitezkeen interakzio intimoak aztertzeko.
“Bidaia magiko bat da soinu, ideia eta testuretan. Butcherrek bere metodo sakona garatu du saxofoia jotzeko. Bere sintaxi indibidualarekin hitz egiten du, poz harrigarria eta dotoretasun itzela emanez. Lehnen sintetizatzailearen interpretazio zeharo asmatzaile eta, sarritan, oldarkorrak arriskueta harridura-elementuak sartzen ditu, eta hirurogeiko hamarkadako psikodeliari eta esperimentazio elektronikoari buruzko testuerreferentziak eransten ditu”. —Salt Peanuts
“Thomas Lehnek erabat berreskuratu du sintetizagailua, duen espontaneotasunagatik. Zintzilika dabil kontrolaren eta estropezuaren artean. Bere lankideak eremu ezezagunetan aurkitzeko arriskua dute, erreflexu zorrotzen eta intuizio tangentzialen mende direlarik. John Butcher saxofoi jotzaileak, ortodoxia gutxikoan bare nonbait, Lehnek planteatzen duen erronkari aurre egiteko trebetasun teknikoa eta entzuteko gaitasuna ditu”. —The Wire
“Butcher eta Lehn inprobisatzaile konprometituak dira, biak ala biak ausardiaz lan egindakoak dira instrumentalen aurka. Lehenengoak soprano eta tenore saxoak erabili ditu orokorrean gailu elektronikoen bidez erabiltzen diren soinuak kudeatzeko, eta bigarrena sintetizadore analogiko zaharragoetara mugatu da, giza ukituari erantzunez”. —Magnet