Quartetto Maurice

  • Georgia Privitera biolina I 
  • Laura Bertolino biolina II 
  • Francesco Vernero biola 
  • Aline Privitera biolontxeloa 

Ikerketa etengabea eta nekaezina da Quartetto Maurice ondoen bereizten duen ezaugarria 2002an sortu zenetik. Errepertorio klasiko tradizionala sakon ikertu ondoren eta interpretazioaren xehetasunei arreta berezia eskainiz, XX. eta XXI. mendeetako musika bere errepertorioaren bihotzean kokatzeko beharra erakusten dute, hizkuntza garaikide ugari esploratuz.

Kuartetoak musika berria sortzea sustatzen du, konpositore gazteei enkarguak eginez eta musika-ekoizpen aberatsa eta ertz askotarikoa sustatuz. Mundu osoko jaialdi garrantzitsuetan aritu izan dira, hala nola: Veneziako Bienalean, Società del Quartetto di Milanon, Holandako November Music-en, Vancouver New Music-en, Impuls Academy Graz-en, Parisko ManiFesten, Maceratako Nuova Musican, Parmako Traiettorie Jaialdian, Finlandiako Musika Garaian, Bartzelonako Mixtur Jaialdian, Tel Aviveko Tzlil Meudcan Jaialdian, eta Argentinako Distat Terra Jaialdian.

Quartetto Mauricek 2015ean Piero Farulli-ri eskainitako Franco Abbiati” Italiako Musika Kritikaren XXXV. saria irabazi zuen, eta baita Kranichsteiner Stipendium Preis saria ere 2016an, Darmstadteko 48. Ferienkurse für Neue Musik ekitaldian.

Quartetto Maurice

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba