Bun Leng musika-interpretazioa aipatzeko Thailandiako antzinako adierazpena da, eta horrexek eragin zuen, hain zuzen ere, taldearen sorrera. Taldekideak musika ezberdinetatik datozen arren, saxofoirako ganbera-musikaren grinak elkartzen ditu, batik bat, sorkuntza berrikoak.
Bun Leng Project-ek ikerketa eta interpretazioa uztartu nahi ditu; hain ezaguna ez den ganbera-musika zabaltzeko gogoa eta konpositoreekin lankidetza, gure enseblearen soinu-aukerak ezagutuko dituen errepertorio berri bat sortzeko.
Wisuwat Pruksavanich-ek eta Guillermo Presak sortu zuten, eta 2018ko martxoan egin zuen debuta Saturday Recital Series de St Jame ‘s Church-en (Londres). Harrezkero, Mallorca Saxophone Festival (Palma), World Saxophone Congress (Zagreb, Kroazia), Crossover Contemporary Concert (La Haya, Herbehereak), Pozna, Sax Event (Pozna, Polonia) jaialdietan jardun dute, beste toki batzuen artean, eta birak egin dituzte Thailandiatik eta Malaysiatik, Princess Galyani Vaghana Institute of Music, College of Music de la Mahidol University, Bansomdejchaopraya Rajabhat Unibertsitatea, Songkhla Rajabhat University, Music Campus for Public eta Bangkokeko eta Kuala Lumpurreko Yamaha Music Hall-ak bisitatuz.
Wisuwat Pruksavanich-ek Mahidol University-ko College of Music-ean (Bangkok) ikasi zuen. Krzysztof Penderecki Academy of Music-en (Krakovia) lortu zuen doktoretza, eta saxofoi-irakaslea da gaur egun bertan.
Guillermo Presak Balear uharteetako Conservatori Superioren eta Londreseko Royal College of Music zentroan ikasi zuen. Azken urteotan lankidetza estuan aritu izan da Ensemble Sinkrorekin, Bernaola Zikloaren talde egoiliarrarekin.
Piyawat Louilarpprasert Konposizioko irakasle laguntzailea da Estatu Batuetako Bowling Green State University-n eta InAct Jaialdiaren (Thailandia) zuzendari artistikoa.
Sergio Gutiérrez Rodríguez Ensemble Sinkro taldeko kidea da sortu zenetik, eta hamar bat disko estreinatu eta grabatu izan ditu horiekin, tartean bere konposizio jardunaren CD monografikoa: Tribute Around Piano Music.