Songs of the Earth
Lau elementu klasikoak, hots, airea, lurra, sua eta ura, ordezkatuta daude ahotserako eta elektronikarako Cantos de la Tierra-ren programa honetan. Inkwells obran, Khadambi Asalache-ren poema bat girotzen du Cevanne Horrocks-Hopayian-ek, poeta baten lumaren bitartez ufatzen den brisa freskoaren aierupena ekarriz. A through-grown earth-en, berriz, Lisa Illean-ek Gerard Manley Hopkins-en poesiaren nolakotasun lurtarra zein transzendentala islatzen du.
Programa Jullieten enkarguzko bi lan berrirekin amaitzen da, Rachel Carson itsas biologoaren idazkietan oinarrituta. Nwando Ebizie sakoneko denboran barrena sartzen da, paralelismoak ezartzeko pertsonala denaren eta kosmikoa denaren artean, eta Newton Armstrong-ek itsasoaren sakontasun lar ilunenetaraino pixkanaka jaisten den itsaspeko sedimentuzko ‘elurte’ etengabekoaren irudia jorratzen du, materiazko partikulen murmurio beheranzko nola zurrunbilotsu bat eratuz.
Julietek Nazioarteko aitortza jaso izan du musika berriarekin engaiatutako interprete gisa, eta bakarlari gonbidatu gisa ikustera ohiturik gaude Musikfabrik, Klangforum Wien, Ensemble Modern, Remix, Talea eta Quatuor Bozzini bezalako taldeekin. EXAUDI ahotsezko taldearen partaide zentrala da, eta aurten beteko diraJames Weeks konpositore eta orkestra zuzendariarekin elkarren artean sortu zuten hogeigarren urteurrena. Juliet errepertorio berriko komisario aktiboa da eta ukoz uko lan egin izan du Pascale Criton, Michael Finnissy, Bernhard Lang, Cassandra Miller eta Rebecca Saunders bezalako konpositoreekin. Ezaguna da lehendik dauden obrei bizi berri bat emateagatik ere, eta horren adibide dira Milton Babbitt-en Philomet, Morton Feldman-en Three Voices eta Gérard Grisey-ren Quatre chants por franchir le seuil lanak. Julieten diskografia bere errepertorio luzearen isla da. Horren barruan, aipatzekoak dira Collegium Vocale Gent-ekin eta EXAUDIrekin interpretatutako antzinako musikaren grabazio txalotuak –Harmonia Mundi-k eta Winter & Winter-ek argitaratuak– eta errepertorio garaikidearekin bakarka aterako albumak, hain zuzen NEOS, Kairos, HCR eta Hat Hut konpainiek argitaratuak.