Miquel Bernat

  • Miquel Bernat perkusioa 
  • Tánia Carvalho koreografia 
  • Mafalda Deville koreografia 
  • Emmanuel Pereira argien diseinua 

Estudios coreográficos para un percusionista

Perkusioa ez da tresna bakarra, ekintza bati (kolpatzea) lotutako "familia instrumental amaigabea" baizik. Zer gertatuko litzateke ekintza hori jardueraren erdigune eta helburu bihurtuko balitz? Hori da Miquel Bernatek Estudios Coreográficos proiektuan aztertu nahi duena.

Konpositoreek pieza originalen multzo bat sortu dute berariaz proiektu honetarako. Pieza horiek ikuspegi koreografiko eta bisualetik pentsatu eta irudikatu dituzte, kontuan hartuta instrumentuekin lotutako mugimenduaren adierazpena, soinua eta erritmoa, eta ukitzeko eta mugitzeko moduak. Horrela, soinu dimentsioak hari lotutako keinuak, mugimendu adierazpenak eta ikusizko komunikazioak besteko garrantzia du.

Argiak dituzten baketak, bai eta eskuak eta besoak ere, elementu dantzari bihurtzen dira. Jantziak, makillajea, argien diseinua eta koreografiak ezinbesteko ekarpenak dira ikuskizuna osatzeko eta, horrela, mugimenduen adierazkortasunari ahalik eta etekin handiena ateratzeko.

Miquel Bernat nazioarteko eszenaren dinamizatzaile nagusietako bat da. Perkusioa baliabide artistiko gisa zabaltzen eta sendotzen laguntzen du. Zuzendaria, irakaslea, konpositorea eta interpretea. Musika mota ugari jorratzen ditu: bertokoa, eruditua, esperimentala, elektronikoa eta herrikoia, eta hainbat arte arlotan parte hartzen du..

miquelbernat.com
19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba