Ensemble N

  • Iva Kovač txirula 
  • Anna Koch klarinetea 
  • Irini Liu biolontxeloa 
  • Luca Lavuri pianoa 

Ensemble Nren asmoa da musika garaikidea interpretatu eta ahalik jende gehienarengana heltzea, batez ere gazteenengana. 2018an sortu zuten Daniel Serranok, Iva Kovač-ek eta Jon Svinghammar-ek, eta sei musikari gaztek osatzen dute taldea. Seiek Vienako Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean ezagutu zuten elkar. 

Lehendik dagoen errepertorio garaikidea jotzeaz gain, etorkizun handiko konpositore gazteen obra berriak agertokira eramateko konpromisoa betetzen aritzen dira. Artean inoiz entzun gabea den musika aurkitu, ikasi eta interpretatzeko jartzen duten gogoa da taldearen ezaugarria; hori dela eta, konposizio berriak estreinatzen jarduten dute aldian-aldian. Horrez gain, estilo ezberdinak lantzen dituzte eta esperientzia eta esperimentu berriei zabalik daude. Ensemble Nk garrantzi handia ematen dio mailarik altuenean interpretatzen den askotariko errepertorioari.

Kontzertua, Musikagileak Musika Garaikidearen XIII. Zirkuituarekin lankidetzan

Ensemble-N.at

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba