El grito del elefante
El grito del elefante denbora errealeko konposizio bat da eta hainbat artista gonbidatuk parte har dezakete bertan. Dantzariek ez ezik, aktoreek, argi diseinatzaileek, jantzien diseinatzaileek, musikariek eta abarrek ere testuinguru bat aurki dezakete, non entzutea, espazioarekiko harremana, objektuak eta musika izango diren ekintzaren funtsezko oinarria.
El grito del elefante obrak alarma egoeran jartzen du fokua, orainaren presentzian eta eszenan eta haren inguruan gertatzen den guztiarekin duen loturan.
«Sinesmena eten eta edozer gauza gerta daitekeen une hori | Eta erabat sartuta zaude, eta begira zaude | Pelikula bat bezalakoa da eta zeure papera ari zara antzezten zure begien aurrean | Istorioa denbora errealean garatzen da eta zu zara pertsonaia nagusia | Eta aldi berean, ez zara zu, zeu antzezten ikusten ari baitzara | Ekintza sinkronian dago ekintzaren lekukotzarekin | Ez dago beste hautapen gairik, hautatua zarelako | Zeu zara eramailea | Oparia da eta olatu bat bailitzan hartzen duzu | Ezin da bilatu, gehienez ere baimendu egin daiteke | Ezin da hartu, gehienez ere zaindu egin daiteke / Desiratu daiteke, baina bere horretan betetzen bada | Prest egon zaitezke | Prestatzea da zure lana | Prest egotea | Gerturik egotea | Epairik gabe | Errurik gabe» — Mark Tompkins
El grito del elefante Altraste Danza-ren produkzio bat da Mark Tompkins, Katie Duck, Julyen Hamilton, Jeremy Wade, Florence Augendre, Guillermo Weickert, Daniel Abreu eta Maria Scaroni bezalako beste artista batzuekin lankidetzan.
Guillermo Weickert. Koreografoa, eszenazuzendaria, interpretea eta dantza garaikideko irakaslea, ibilbide profesional luzea egina du sorkuntza eszenikoak kultura-ondasun eta gizartea eraldatzeko tresna gisa duen potentzialitatea jakin-min sakon eta grinatsuaz bizitzen eta erakusten. Antzerkitik eta dantzatik arte eszenikoetara egindako hurbilketa bikoitz horrek markatzen du hasieratik “ertz artistikoekiko” duen interesa, diziplinak elkar gurutzatzen diren eta diferentziak eta bizikidetza estuak sormenmarruskadura bizia eta emankorra sortzen duten bazter aktibo horiek, alegia.
Zuriñe Benaventek 2020ko emakumezko interprete onenaren Kataluniako Kritikaren Saria eta Arabako kultur ekintzailetzaren AJEBASK 2021 saria irabazi ditu, eta Altraste Danza Konpainiaren eta Danzalava Nazioarteko Jaialdiaren zuzendari artistikoa da. Antzezle gisa, Felicette Chazerand/Parcours Asbl konpainia belgikarraren rOnde proiektuan eta MalPelo konpainiaren Goldberg Variations-Variations piezan egin du lan.
Kontzertua, DanzAlavarekin lankidetzan