Ensemble Kuraia

  • Xabier Calzada txirula 
  • Sergio Barranco klarinetea 
  • Luis Ibiricu bibolina 
  • Belén Fernández biolontxeloa 
  • María Eugenia Luc zuzendaritza artistikoa 

Luis de Pablo. In memoriam

 Bilboko Ensemble Kuraia 1997an sortu zuen Maria Eugenia Luc konpositoreak, egungo zuzendari artistikoa dana. Taldeak gure garaiko konpositoreen lanak zabaltzea du lehentasun, eta haiei kalitate bikaineko talde profesional bat ematea, elkarlanean estu aritzeko.

Kritikak behin baino gehiagotan goraipatu du Bilboko taldea: "Espainian erreferentziazko musika garaikidearen ensembleetako bat da" (Scherzo); "dena Ensemble Kuraiaren interpretazio bikainarekin" (Ritmo); "musikari fantastikoak" (Diario Información); "talde bikaina" (Doce notas), "sendoa eta oso trebea" (El Diario Vasco), "oso kalitate handikoa" (El comercio, Lima).

Ensemble Kuraia Bilboko "J.C. Arriaga" kontserbatorioko eta Kuraia jaialdiko talde egoiliarra da. Bere proiektuak kalitateagatik, aldakortasunagatik eta berrikuntzagatik bereizten dira. 2014an Yoko Ono artistarekin elkarlanean aritu zen "Sky piece to JC" performancean, Bilboko Guggenheim Museoan artistari eskainitako erakusketa zela eta.

2015ean "De aire y luz" diskoa (Orpheus diskoetxea) aurkeztu zen, Maria Eugenia Luc musikariaren musika ziklo homonimoaren integrala. Disko horrek kritika bikainak jaso zituen hedabide espezializatu guztietan, eta Urrezko Melomanoa irabazi zuen 2016an.

Kuraiarekin pertsonalki hainbat konpositorek jardun dute elkarlanean, hala nola Luis De Pablo, Félix Ibarrondo, Ramón Lazkano, Joan Guinjoan, Leonardo Balada, José Manuel López López, Cesar Camarero eta David Del Puerto.

kuraia

Kontzertua Kuraia Musika Garaikideko XXVIII. Topaketarekin elkarlanean

ensemblekuraia.es

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba