Punchclock

Punchclock punk rocketik gertu dagoen hirukote harrigarri bat da, Isabelle Duthoit abeslari eta klarinete-jotzaileak, Steve Heather perkusio-jotzaileak eta Andy Moor gitarristak osatua. Gitarra-soinu gordin eta latzak, erritmo indartsu, organiko eta xamanikoen bateria bat, eta sirena-orroak biltzen dituen ahots gutural bat, izakiaren sakoneraino zeharkatzen dutenak. Ilunpetatik edo antzinako erritu animistatik sortzen den argia bezala, kantu bat ateratzen da mila kristalezko distiraz barre egiten duen gorputz batetik. Soka elektrikoen laztan leunez eta adabakien marruskaduraz lagunduta, gitarra etenaren riff basatiek eta eztanda erritmikoek kadentzia bitar indartsua hartzen dute ahotsaren xarma bizkortzeko. Soinu-masa tornado beldurgarri batean bihurtzen da, eta dentsitate nabarmeneko isiltasun batean desegiten da gero.

Punchclock xehetasun bitxietan aberatsa den soinu-paisaia bat da, burrunba handi bat, non aireak talentuz eta musika egiteagatiko alaitasun mukuru nola kutsakor batez durundi egiten duen bertan.

Hirukote amorratu honek maitasun ozen hutsez argitzen du gau iluna, gure ziurtasunak astindu egiten ditu eta arimaren sakoneraino eramanez dardarazten gaitu.

19:30
Jimmy Jazz aretoa
FaLang translation system by Faboba