Sonograma baten antzera, gure soinu-uhinek euskal geografia zeharkatu dute. Gure inguruko toki ezberdinetan garai batean egindako audio zein bideo grabaketak eta toki horietan gaur egun egindako zelai-grabaketak erabiliz, pieza propioak sortu ditugu, leku hauen soinu-espazioen bilakaera kontuan hartuz. Grabaketa zaharrak, gure sorkuntzak eta gaur egun toki horietan ematen diren fenomeno auditiboak lotuz.
Manu Gaigne Beobide, Donostia, 1995
Musika garaikideko performance masterra amaitu zuen, Oportoko Escola Superior de Musica e Artes unibertsitatean 2020an. 2025ean Haatik Dantza konpainiaren “OTS” emankizuneko soinu-espazioa sortu eta interpretatu zuen. 2023an Puy Barral poetarekin batera eginiko “Huesos” proiektu eszenikoa aurkeztu zuen eta 2025ean ikerketa artistiko bat garatu zuen Jone Amezaga dantzariarekin batera osatzen duen Tartar kolektiboarekin. Interprete bezala hainbat talderekin jo du, hala nola, Bilbao Sinfonietta, Sigma Project, Hatxe, Sarrabete, Gasteizko Banda edota BOS.
Garazi Navas Mundiñano, Usansolo, 1995
2021ean Musika-Interpretazioko Irakaskuntza Artistikoen Masterra akordeoi espezialitatean bukatu zuen Musikenen. Proiektu ezberdin askotan parte hartu du musika garaikidea, klasikoa, tradizionala eta baita beste estilo batzuetakoa ere interpretatuz, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin (BOS) bakarlari bezala jotzera helduz. Diziplina desberdinetako artistekin elkarlanean aritu ohi da, dantza, poesia, antzerkia edota instalazio artistikoak barne hartzen dituzten proiektuetan, soinu-bandetan eta inprobisazio librearen inguruko ekimenetan. Estatuan zein nazioarteko mailan jotzen du.