Karin Hellqvist

  • Karin Hellqvist biolina 

Karin Hellqvist suediar biolin-jolea abangoardiako musika jotzailea 35 da Egungo musikarekin zeharo konprometituta dago, ganberako musikari ospetsua da eta nonahitik deitzen diote jotzeko. Lankidetza eta elkarrizketa aktiboen bidez, bere lanak musika berriaren sorkuntza-prosezua ulertzea, aztertzea, burutzea eta laguntzea du xede, eta kontzerturako ezarritako formatuari eta lankidetzako egitura tradizionalei desafio egitea.

Karin Hellqvist musika berriaren abangoardiako hainbat talderen kide da Eskandinavian. Cikada, Oslo Sinfonietta, neoN eta Hellqvist/Amaral duoarekin, obra berriak praktikan jarri eta jotzeari eta errepertorio garaikidea sustatzeari eskaintzen dio bere denbora. Haren bakarkako proiektuan, bakarlariarentzako obra multzo bat jarri izan du praktikan duela gutxi, biolina elektronikarekin eta soinuzko hainbat objekturekin esploratuz, honelakoekin uztartuta: loreontziak, kitarra-pedalierrak, kaleko zaratak, motozerrak eta txorien kantak.

Ohikoa da musika garaikideko izen handiko nazioarteko agertokietan gonbidatuta jotzen ikustea, eta, besteak beste, jaialdi hauetan hartu izan du parte: Warsaw Autumn, Wittener Tage, Donaueschinger Tage, Münchener Biennale, Huddersfield Contemporary Music Festival, Ultima Oslo Contemporary Music Festival, Venezia Biennale, Milano Musica, Ultraschall Berlin, Harvard University, Berliner Philharmonie, Pan Music Festival Seoul eta International Summer Course for New Music Darmstadt. Hellqvisten emanaldiak herrialde askotara hedatu dira eta sarituak izandako hainbat grabaketetan kolaboratutakoa da.

Norvegiako LAWO Classics zigilu diskografikoarekin kolaboratzen du, horrekin argitaratu ditu bere Flock (2019) eta Palette (2024) albumak, hain zuzen. Stockholmeko Musikako Errege Kontserbatorioan, Berlingo Arteen Unibertsitatean, Osloko Norvegiar Musika Akademian eta Londresko Musikako Errege Kontserbatorioan ikasitakoa da, eta azken horretan Interpretazioko Artistaren Diplomarekin  graduatu zen 2011n. 2016an, berriz, Interpretatzailearen Saria jaso zuen Suediar Konpositoreen Sozietatearen aldetik, eta 2020an elkarte horretako ohorezko kide izendatu zuten.

2018tik 2024ra bitartean, Karin Ikerketa Artistikoaren Doktoradutzako bekaduna izan zen Osloko Norvegiar Musika Akademian, eta musikari klasikoen egitekoa nahiz potentziala zabaltzeko moduak ikertu zituen bertan.

Laguntzailea: Musikagileak

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

  • Bertrand Chavarría-Aldrete
    tzéreô (2026)
     biolina eta elektronika 
  • WPRamon Lazkano
    Ibaiadar 2 (2021)
     biolina 
  • Mikel Urquiza
    Jupiter Muscarius (2020)
     biolina 
  • Liza Lim
    One and the Other (Speculative Polskas for Karin) (2022)
     zortzigarren grabeko haridun biolina 
  • Malin Bång
    …när korpen vitnar (2003)
     biolina 
FaLang translation system by Faboba