Bigarren urtez jarraian, eta joan den ekainean Paris 8 unibertsitatean eta Parisko Cervantes Institutuan emandako kontzertu berrien ondoren, Ensemble Sinkrok Gasteizen eta Araian erakutsiko du urte osoko lan mardularen emaitza Parisko “Atelier de Composition” Unibertsitateko ikasleekin batera, José Manuel López López konpositorearen eta Alain Bonardi informatika musikalaren eta musika elektroakustikoaren irakaslearen koordinaziopean.
Ensemble Sinkroko kideek hainbat klase magistral eman zituzten pasa den urte akademikoan Paris 8 unibertsitatean. Horietan, tresna bakoitzaren ezaugarriak erakutsi zizkieten konpositore gazteei, eta baita horien hizkuntza, tinbrerako eta adierazpenerako aukerak eta teknika tradizionalak hala nola zabalduak. Elektronikarekin bertatik bertara jolasteko eta esperimentatzeko aukera ere izan zuten, soinua denbora errealean prozesatuz.
Proposamen horretara gehitzen dira Jon Sáenz Rubio eta David Enrique Hernández konpositoreak. Batak zein besteak, amaituak dituzte euren konposizio ikasketak Musikenen, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Gabriel Erkoreka eta Ramón Lazkano irakasleekin.
Emaitza sorkuntzaren, originaltasunaren eta freskotasunaren leherketa uztartu bat da. Bizi garen gizarte globalizatuan den aberastasun handiaren erakuslea da, askotariko kultura, ideia, eragin, erreferentzia eta tradizioekin.
ensemblesinkro