Dzast Ahotsak

  • Jabolo Sagastume zuzendaritza 

Dzast Ahotsak abesbatza 2006ko irailean sortu zen ohikoak ez diren musika koraleko errepertorioak arakatzeko, praktikatzeko eta zabaltzeko asmoz. Izan ere, funtsezko bi helburu lortu nahian hautatzen ditu bere proiektuak. Alde batetik, ahaztutako euskal konpositoreak berreskuratzea eta hauen errepertorioa handitzea obra berriak enkargatuz. Bestalde, bidegabeki maiz baztertua den XX. eta XXI. mendeetako errepertorio zabalaren aniztasuna eta aberastasuna aldarrikatzeaa. Musika kontenporaneoaz gain, Dzastek ez du alde batera uzten aurreko garaietako errepertorioa, Monteverdi edo Gesualdoren madrigalak, esaterako.

Dzast Ahotsak, sortu zenetik Jabolo Sagastumeren zuzendartitzapean diharduena, gaur egun hirian proiekzio handiena duen abesbatza taldeetako bat da, zalantzarik gabe.

Dzast Ahotsak taldeak Bernaola Zikloan estreinatuko duen proiektuaren abiapuntua Errenazimenduan Sevillako eskolako konpositorerik adierazgarriena den Cristóbal Moralesen Officium Defunctorum da. Meza baten —edo kontzertu baten— erritu eta zeremonia-egitura jarraituz, zubi bat eraiki nahi da zeinaren bidez hildakoak oroitu eta ohoratuko diren,bizidunen ospakizunaren bitartez. Horretarako, Cristóbal Moralesen Hildakoen Mezako antifonak jatorri askotako musika-lanekin tartekatuko dira (Poulenc, Ibáñez, Barber, Monteverdi, Gesualdo eta Messiaen), jatorrizko mezaren salmo eta zatiak ordezkatuko dituztenak.

Musika-digresio horiek jatorrizko sonoritateen aldean askotariko sonoritateetara eramango gaituzten arren, proposamen honetan ez da liturgiaren atalen funtsa galtzen. Bizitzaren eta heriotzaren arteko zorigaiztoko erakarpena, absoluzio-erregua edo tentazioarekiko erakarpena garaiak, erlijioak eta mugak gainditzen dituzten giza gatazkak dira; horregatik, mendebaldeko musikaren historian oso ugariak dira narratiba hori irudikatzeko aurki ditzakegun koru-lanak. Izan ere, erritoan, bakoitzaren eguneroko liturgian eta bizitzari zentzua ematen dion heriotza ospatzean bakarrik aurkitzen dugu ‘bizitza, goxotasuna eta itxaropena’ dioen kristau mezu horren zerbait.

Dzast Ahotsak

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
 
Igandea
15
Abe
13:30
San Pedro eliza (Araia)
FaLang translation system by Faboba