Ensemble Sinkro

  • Victor Parra biolina 
  • Esti Oraá biolontxeloa 
  • Jabi Alonso perkusioa 
  • Ania Rodríguez elektronikoa 
  • Sergio Gutiérrez pianoa 

Euskal Herriaren eta Frantziaren artean lotura handia izan da beti, hurbiltasun geografikoa dela-eta, eta betidanik irtenbide naturala izan da gure herrixkatik irten nahi zuten euskal artistentzat, programako konpositoreetako hiru gaur egun Frantzian bizi diren moduan.

Felix Ibarrondo Parisen bizi da 1970etik, eta Max Deutsch, Henri Dutilleux eta Maurice Ohana musikagile handiak izan zituen irakasle. Erritmo herrikoietan oinarritutako gazte-denborako lana aurkeztuko dugu, estilo indartsua eta bortitza erakusten duena.

Ibarrondo bezala, José Luis Campana argentinarra eta Isabel Urrutia bilbotarra frantsesak dira adopzioan, eta hemen garatu dute konposizio metodo berri bat, orkestra klasikoko instrumentuak kontinente, kultura eta herrialde ezberdinetako beste batzuekin nahastean datzana. Konposizio metodoari "World Timbres Mixture" izena jarri diote, munduko tinbre horiek digitalizatzean datzana. Teknika honekin sortutako bi lan entzungo ditugu mundu mailako estreinaldian.

Miquel Urquiza nazioartean arrakasta gehien izan duen euskal musikagilea da. Gaur egun Parisen bizi den arren, Donostiako Musikene kontserbatorioan musikagile gisa trebatu zen, Zuriñe F. Gerenabarrena mailako irakasleekin, besteak beste, eta haren obra bat ere entzungo dugu erabateko estreinaldian.

Ensemble Sinkro

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
 
Igandea
7
Aza
13:30
Andra Mari Aretoa (Araia)

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba