Tradizioa eta modernitatea uztartuz, Trío Zukan azken urteotan Estatu mailako eszenan dabilen talderik originalenetakoa eta goraipatuenetakoa da.
Txistuaz, akordeoiaz eta perkusioaz osatua dagoen hirukote honek bere ezohiko konbinazio instrumentalari probetxua atera dio, publikoa instrumentu hauen aukera harrigarriak ezagutzera gonbidatzen duten egitarauak proposatuz, bai akustikoan, bai elektronikarekin, ikus-entzunezko baliabideekin eta eszenaratze performatibo eta berritzaileekin batera.
Trío Zukanek jo duen ziklo eta jaialdien artean, honako hauek nabarmentzen dira: Musika Hedapenerako Zentro Nazionala (CNDM), Cáceresko Vostell Malpartida Museoan eta Segoviako Kartzela; Juan March Fundazioa eta CentroCentro Madrilen; Donostiako Musika Hamabostaldia; Bilboko BBVA Fundazioa; Valentziako ENSEMS; Classical: NEXT Rotterdamen (Herbehereak); International Pharos Contemporary Music Festival (Zipre) edo Le Vivier Montrealen (Kanada).
2014an jaio zenetik, José María Sánchez-Verdú, María Eugenia Luc, Hugo Morales, Helga Arias, Zuriñe F. Gerenabarrena, Mikel Chamizo, Isabel Urrutia, Francisco Domínguez edo Carolina Cerezo konpositoreek, besteak beste, haientzako obrak idatzi dituzte. Gainera, konpositore batzuekin lan egin dute, obra luzeagoen sorkuntzak aurrera eramateko helburuarekin. Tipologia honetako proiektuei dagokionez, ESZKU
, Juanjo Eslavaren diziplina anitzeko sorkuntza, Altzuzako (Nafarroa) Oteiza Museoan sortua; edo Fertilidad, estratificación y muerte permanente
, Hara Alonsoren site specific proiektua, Herrera de Saberoko (Leon) meatze-putzuan sortua, nabarmendu ditzakegu.
Zukanek Soinuzko begiradak — Toma I eta Toma II
izeneko bi CD grabatu ditu, azken urteetan beraientzat idatzitako lanen aukeraketa bat jasotzen dutenak. Era berean, Work in progress
proiektuaren barruan dibulgazio-jarduera handia garatzen dute (bideoklipen grabaketa, konpositoreekin elkarrizketen grabaketa, tailerrak, partituren edizioa, eta abar).
Jarduera-lerro horien guztien bidez, Zukanek funtsezko helburu bat lortu nahi du: musika egiteko modu berriak bilatzea eta gaur egungo sorkuntza publikoari hurbiltzea, formatu alternatiboen eta proposamen fresko, askotariko eta originalen bidez.