Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok zuzendua beste artista gonbidatu batzuekin batera.
Danzálava sortu zenetiko hamarkada bateko ibilbidea ospatuz heltzen da 2026ko bere egitarauaren amaierara. Brusela edo Amsterdam bezalako hirietan garatzen ziren prestakuntza-proposamenetako batzuk 2017an Gasteizera ekartzeko apustu modura hasi zena sendotuta ikusten da gaur egun, erreferentzia-gune izanik gorputzaren eta mugimenduaren ikerketa denbora errealean gertatzen den inprobisazioarekin eta konposizioarekin uztartuz ardatz nagusi gisara.
X. Urteurren honi amaiera emateko, Gasteizko Jimmy Jazz Gasteiz aretora joango gara, Bernaola Zikloaren lankidetza bidez, diziplina anitzeko Stone topaketaren karira. Topaketa hau ez da performance bat bakarrik, ospakizun kolektiborako espazio bat da, non hamar urteotan ikasitakoaren sendotasuna eta une honetako hauskortasuna aurrez aurre diren.
Stonek gure ibilbidearen zerizana sinbolizatzen du: metatutako eskarmentuaren pisua eta mugimendua eraldatzeko gaitasuna. Zikloaren itxierak diziplina anitzeko komunitatea eta Danzálava inoiz ez bezala erakunde bizidun bat izatea posible egiten duen jendea elkartuko ditu.
Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok Altraste Danza konpainia, Como Pez en Bicicleta kultura-sorkuntza eta elkartrukerako espazioa eta Danzálava proiektua zuzentzen dituzte.
Bere ibilbidean, Katie Duck, Mark Tompkins, Maria Scaroni, Jeremy Wade, Julyen Hamilton, Vera Mantero, Guillermo Weickert edo Txubio Fernández de Jáuregui bezalako artistekin egindako kolaborazioak nabarmentzen dira.
![]()
Ekitaldia Danzálava-rekin lankidetzan