Alicia Amo
Alicia Amok Musikenen lortu zuen biolinaren goi-mailako titulua, JONDEko (Espainiako Gazte Orkestra Nazionala) concertinoa da eta EUYOko (Europar Batasuneko Gazte Orkestra) kide. Kantua ikasi zuen Schola Cantorum Basiliensis-en, ohorezko matrikula lortuz bertan, eta bi Operastudio eginak ditu, A. Zeddarekin eta R. Jacobsekin. Kantu-lehiaketak irabazita ditu Granadan, Berlinen, Manhattanen eta Napolin.
Bakarlari gisa abestu izan du hainbat orkestra sinfonikorekin, adibidez Espainiako Orkestra Nazionalarekin, ORTVErekin (Espainiako Irrati Telebistako Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza), Bilbo, Euskadi, Granada, Tenerife eta Galiziakoekin, Metzeko Orkestra Nazionalarekin, Düsseldorfer Philharmonie eta Haydn Philharmonierekin, eta Il Pomo d’Oro, Il Giardino Armonico, Les Musiciens du Louvre, Danish Chamber Orchestra eta Zürich Kammerorchester bezalako taldeekin. Besteak beste, D. Afkham, A. Fischer, R. Jacobs, G. Antonini, E. Onofri, M. Minkowsky, Ch. Zacharias, V. Pablo Pérez, P. González, M. Á. Gómez-Martínez eta P. Heras-Casadoren zuzendaritzapean egin izan du lan.
Diskografia zabala du eta antzerki eta areto hauetan aritu izan da, beste batzuen artean: Real, Maestranza, Liceu eta Palau, Arriaga, Kursaala, Campoamor, Euskalduna, Les Arts, Versallesko Opéra Royal, Toulouseko Capitole, Parisko Champs Elysées, Genevako Victoria Hall, Palermoko Massimo, Amsterdameko Concertgebouw, Desdreko Semperoper, Wiener Konzerthaus eta Theater an der Wien.
Andoni Mercero
Andoni Mercero Espainiako interpreterik ezagunenetakoa da antzinako musikaren eta ganberako musikaren esparruan. Hainbat sari jasoak ditu Pablo Sarasate Sari Nazionala, Vittorio Gui edo Bonporti (biolin barrokoa) bezalako lehiaketetan, eta ibilbide luzea garatua du biolin-jotzaile, biola-jotzaile eta zuzendari gisa.
Concertino gisa, besteak beste, Granadako Hiria Orkestra, Salamancako Orkestra Barrokoa, Sevillako Orkestra Barrokoa eta Kanaria Handiko Filarmonikoa bezalako orkestrak zuzendu izan ditu, eta hainbat talde ospetsuren concertino gonbidatua izan da, adibidez al Ayre Español, Accademia Bizantina, I Barocchisti, Euskadi, Bilbo eta Gaztela eta Leongo orkestra sinfonikoak, Galiziako Real Filharmonía, Cetra Barockorchester Basel eta Kammerorchester Zürich. Haren jarduera ganberako musikara ere heltzen da; izan ere, Casals eta Granados laukoteetako kide izan da.
Gaur egun, Sokako Kuartetoaren irakasle da Musikenen.
![]()
Kontzertua, Gasteiz-ko Ganbera-musika zikloa lankidetzan