Dzast Ahotsak

  • Jabolo Sagastume zuzendaria 

Dzast Ahotsak 2006ko irailean, koru musikan ohikoak ez diren errepertorioak aztertu, probatu eta zabaltzeko asmoa zuen musika maitale talde baten iniziatibaz sortu zen.

Dzast taldeak bi helburu nagusi erdiesteko aukeratzen ditu bere proiektuak. Korurako euskal musikaren inguruan hainbat musikagilek egindako lana berreskuratu, eta maiz baztertua den XX. eta XXI. mendeko musika korala jorratu eta ezagutzera ematea, lehenagoko garaietako musika lanak alde batera utzi gabe.

Adin eta eskarmentu maila ezberdineko talde heterogeneoa da Dzast.

Gaur egun proiektu eta programa zehatzak egiteko elkartzen diren 30 abeslariz osatuta dagoen abesbatza da. Bakarrik eta beste taldeekin hainbat kontzertu eskaintzeaz gain, film desberdinetako soinu bandetan parte hartu izan du eta hainbat musika festibaletara gonbidatuta izan da.

Sortu zenetik Dzast Ahotsak Jabolo Sagastumek zuzentzen du.

Dzast Ahotsak abesbatzak dirdira trinkoko espazioetarako berariaz pentsatutako programa bat aurkezten du oraingo honetan, Montehermoso Kulturunearen Urbiltegirako, alegia.

Arvo Pärt, Jan Sandström, Veljo Tormis edo Knut Nystedt bezalako autoreen obrekin, besteak beste, dirdira eta eraldaketaren, mugagabearen, zehaztugabearen, jariakorraren, transaren kontzeptuetan murgiltzen da. Dirdira, ulertuta jarraitutasunaren, interkonexioaren eta munduan izatearen inpaktuaren metafora indartsu gisara. Ez oihartzun pasibo soil gisara, iragana eta oraina, edo barnekoa eta kanpokoa urtzen eta etengabe eraldatzen diren indar aktibo gisara baizik.

Haren hainbat obra errenazimentuko eta barrokoko konpositoreen (Josquin des Prés, Bach) piezak eraldatzetik sortuak dira, sonoritate garaikideagoetara hurbilduz. Programa honek transa denera emango du jendea, izatearen egonkortasuna, kategorien finkotasuna eta aldaketaren beraren izaera sakonki auzitan jarrita; ez, ordea, jatorriko gune baten edo helmugako puntu baten bilaketak bultzatuta, tarteko espazioa aldarrikatzeak hauspotuta baizik.

* Gonbidapenarekin

Centro Cultural Montehermoso

Kontzertua Montehermoso Kulturunearekin lankidetzan

Dzast Ahotsak

13:00
Andra Mari Aretoa (Araia)
Sarrera erosi: Gonbidapenarekin
 
Igandea
10
Urt
19:30
Montehermoso Kulturunea, Ur Biltegi zaharra
Sarrera erosi: Gonbidapenarekin
FaLang translation system by Faboba