Sinkro gaur egungo musika-sorkuntzari aplikatutako teknologia berrien esparruan espezializatua dagoen ensemblea da. Adierazpennbmodu berriak aztertzea, teknika instrumental berriekin esperimentatzea eta soinua bitarteko elektroakustikoen bidez manipulatzea dira bere ezaugarria nagusiak. 2005az geroztik, Bernaola Zikloaren talde egoiliarra da. Bertan, bere proiekturik berritzaileenak aurkezten ditu, eta garrantzi berezia ematen die soinuaren eta irudiaren integrazioari, espazio akustikoari eta eszenikoari, eta obra instrumentalen, elektroakustikoen, inprobisazioaren, dantzaren, arte plastikoen, bideoaren eta antzerkiaren nahasketa proposatzen du.
Christian Lauba-ren (1952) Dream in a bar (1992) konpositorearen lehen murgiltzea izan zen musika programatikoan. Taberna bateko atmosfera inspirazio-iturri bihurtzen da obraren hasieran, zeinean makina-jokoen, edalontzien eta mahai-tresnen zarata egilearen aurretiko konposizioen aipuekin nahasten diren. Onirismo ironiko batean, autorea lo geratu eta bere musikarekin amets egiten irudikatzen du lanak. Funk eta rap erritmoei Ipar Afrikako autorearen soinu-unibertsoan ohikoak diren doinu arabizatzaileak gainjartzen zaizkie.
Halos (2025), Guillermo Lauzurika (1968) gatzari grekoz ematen zaion izena da. Gizakiontzat mineralik garrantzitsuena eta, beharbada, gizadiak erabiltzen duen ongarririk zaharrena, jaten den mineral bakarra baita. Gatza ezinbesteko elementua izan zen medikuntzan aspaldiko garaietatik, eta bere historia oso lotuta dago transakzio ekonomikoekin, zibilizazioan aurrerapen handiak eragin baititu, baita krisi batzuk ere, eta gerrak, iraultzak, zergak eta monopolioak eragin ditu.