CDaren aurkezpena Alfonso García de la Torre

CD bikoitz honek Alfonso García de la Torreren obren hautaketa bat biltzen du. Alfonso gure herriak musika garaikidearen esparruan eman izan duen euskal konpositore garrantzitsuenetako bat da, eta, batez ere, musika elektroakustikoaren esparruan nabarmentzen da, erreferente bat delarik estatu nahiz nazioarte mailan.

Honekin omenaldi sentikor bat eskaini diogu urte hauetan guztietan Sinkroren sortzaile eta alma materra izan denari aitortza eginez eta esker onak emanez.

Irratirako eta Michelle Man-ekin batera dantza ikuskizunetarako kontzertuan emateko bederatzi obra elektroakustiko dira. Izan ere, harreman estuko elkarlana garatu zuen harekin bere karrerako ibilbidearen zati handi batean.

Hemendik gure esker ona Matilde Verasteguiri Alfonso García de la Torreren artxibo pertsonalera sarbidea eskaintzeagatik, eta Puy Asurmendiri “Jesus Guridi” Kontserbatorioko musika elektroakustikako laborategiaren artxibora sarbidea eskaintzeagatik.

19:30
Montehermoso Kulturunea, Ur Biltegi zaharra

Egitaraua

  • Alfonso García de la Torre
      
FaLang translation system by Faboba