WonderSoundLand

  • Ainhoa Miranda 
  • Andreas Mehringer 

WonderSoundLand-en, musika garaikidea sotiltasunez eta sakontasunez hedatzen da. Ahotsa klarinete (kontra)baxuarekin elkarrizketan da –hitzezkoa eta xuxurlazkoa, haren berezko potentziari zabalik–, isiltasunetik sortzen den soinuzko ehun bat taxutuz.

WonderSoundLand da soinuak dinamika mugagabeenetik azaleratzen diren toki bat, non bibrazioak pipi baten gaueko hegaldia gogoratzen duen, non isiltasuna bera protagonista bihurtzen den sortzeari jarki nahi direla diruditen soinuekin...

WonderSoundLand da soinuzko bidaia bat, miaketa bat, bilaketa eta aurkikuntza elkar lotzen direlarik zera ezezagun handi baten konpainian: klarinete kontrabaxua. Gida eta konplize entzumena hedatzen den, soinua entzun bakarrik ez, errebelatu ere egiten den lurralde batean.

Ainhoa Mirandak Musikako masterra du Amsterdameko Kontserbatoriotik eta kontzertista eta pedagoga da eta Alexander teknikan espezialista, ibilbide luzea egina duelarik musika garaikidean eta sorkuntza eszenikoan. Proiektu berritzaileak garatu izan ditu eta Espainiako, Alemaniako, Frantziako, Finlandiako, Poloniako, Liechtensteingo eta Herbeheretako erakunde eta jaialdiekin kolaboratu izan du.

AMATen zuzendaritza darama Andreas Mehringer-ekin batera, Euskadin (Vitoria-Gasteizen) Alexander teknikan prestakuntza ematen duen lehen eskolan, alegia.

Ainhoa Mirandak eta Andreas Mehringerek musika, mugimendua eta presentzia eszenikoa uztartzen dituzte beren lan artistikoan nola irakaskuntzan.

19:30
Montehermoso Kulturunea, Ur Biltegi zaharra

Egitaraua

  • Hans Otte (1926-2007)
    Text für einen Bläser (1973)
      
  • Gerard Grisey (1946-1998)
    Anubis - Nout (1984)
      
  • Nicola Campogrande (1969)
    La voce delle nuvole che non ci sono più (1992)
      
  • Claudio Ambrosini (1948)
    Capriccio, deto l´ermafrodita (1983)
      
  • Andreas Mehringer (1975)
    Zarhuelas (2017)
      
  • Marian Gutierrez Urbaneta (1969)
    Water Flows * (2025)
      
  • * erabateko estreinaldia
      
FaLang translation system by Faboba