Ensemble Kuraia

  • María Eugenia Luc zuzendari artistikoa 
  • Xabier Calzada flauta 
  • Sergio Barranco klarinetea 
  • Andrea Cazzaniga biolina 
  • Belén Fernández biolontxeloa 
  • Berta Fresco piano 

Bilboko Ensemble Kuraia musika taldea, 1997an María Eugenia Luc konpositoreak sortu zuen, gaur egungo zuzendari artistikoa bera izanik. Taldeak, gaur egungo musikagileen lanak zabaldu eta goi-mailako profesionalez osaturiko talde baten lankidetza eskaintzea du helburu.

Ensemble Kuraia erregularki Europa eta Hego Ameriketako jaialdi garrantzitsu eta musika garaikideari eskainitako ekitaldietan aritzen da.

Kritikaren laudorioak jaso ditu behin baino gehiagotan Bilboko taldeak: “Espainiako musika garaikideko talde erreferenteetako bat” (Scherzo), “guztia Ensemble Kuraiaren interpretazio bikainarekin” (Diario Información), “talde bikaina” (Doce notas), “sendo eta oso trebea” (El Diario Vasco), “goi-mailako kalitatekoa” (El comercio, Lima).

Ensemble Kuraia Musika Garaidearen Jardunaldietako eta Bilboko “J.C. Arriaga Musika Kontserbatorioko talde egoiliarra da.

2015ean “De aire y luz” (Orpheus zigilua) diskoa aurkeztu da, María Eugenia Luc-en musika ziklo homonimoaren integrala. Diskoak kritika bikainak jaso zituen hedabide espezializatu guztietan, eta 2016an Urrezko Melomanoa eman zioten.

Ensemble Kuraiaren kontzertuak RNE-Radio Clásica eta Europa eta Hego Ameriketako beste hainbat irratitan transmitituak izan dira.

Luis De Pablo eta Felix Ibarrondori buruzko dokumentalak bultzatu ditu (EITBen programatuak), eta ganbera opera eta antzerki musikatuen ekoizpenak ere estreinatu ditu taldeak (guztien artean Stravinski-ren “La historia del soldado” eta Viktor Ullmann musikagile txekiarraren “Der Kaiser von Atlantis” opera ezin dira utzi aipatu gabe).

Kuraiarekin pertsonalki elkarlanean aritu diren konpositoreen artean honakoak aurki ditzakegu: Luis De Pablo, Joan Guinjoan, Leonardo Balada, Félix Ibarrondo, José Manuel López López, Gabriel Erkoreka, Ramón Lazkano, Cesar Camarero eta David Del Puerto.

Ensemble Kuraiak honako entitateen babesa jasotzen du: INAEM, Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, SGAE Fundazioa, AIE, Musikabulegoa eta Etxepare Euskal Institutua.

 

kuraia

Laguntzaile: Ensemble Kuraia

ensemblekuraia.es

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa
FaLang translation system by Faboba