Casado eta Torre

  • Roberto Casado flauta 
  • Joseba Torre elektronika 

Roberto Casado

Iruñean jaio zen eta Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan jaso zuen prestakuntza, non Ohorezko Lehen Saria eta Ohorezko Matrikula lortu baitzituen Ganbera Musikan. Frantzian jarraitu zuen gero Landetako eta Evreux-ko Musikako Eskola Nazionaletan, eta han Urrezko Medailak eman zizkioten ahobatez. Rampal, Marion, Nicolet eta Larrieu bezalako figurekin biribildu du prestaketa.

Bakarlari modura aritu izan da, besteak beste, orkestra hauekin: Nafarroako Oskestra Sinfonikoa, Euskadiko Oskestra Sinfonikoa, Ensemble Sinkro eta La Pamplonesa; kontzertuak eskaini izan ditu Espainian, Europan, Kanadan, Australian eta Marokon, eta honako jaialdi hauetan hartu izan du parte, beste batzuen artean: Donostiako Musika Hamabostaldia, Segoviako Jaialdia, Palau de la Musica Catalana, Juan March Fundazioa edo Reina Sofia Museoko CDMCa.

Nazioarteko lehiaketa ugari irabazi izan ditu (Buffet-Crampon, Rovere d’Oro Italian, Grand Prix de Flûte Gaston Crunelle Parisen, Nafarroako Gobernuaren Topaketak, etab.), eta nazioarteko konpositore nabarmenek hari eskainitako obrak estreinatu izan ditu.

TVE, RNE, Catalunya Radio, Canal Sur eta nazioarteko beste zigilu batzuentzat grabatu izan du. Irakasle aritu da Tarazonako, Vitoria-Gasteizko eta Malagako kontserbatorioetan, eta, egun, Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioko Flauta katedraduna da, bere ikasleetako batzuk sarituak izan direlarik estatuko zein nazioarteko lehiaketetan.

Joseba Torre

Bilbo, 1968. Parisko Goi Kontserbatorio Nazionalean ikasi zuen, Lehen Saria eta Aparteko Saria lortu zituen bertan Konposizioan, eta musika elektroakustikoan espezializatu zen IRCAM institutuan. Fulbright bekaduna, master bat egin zuen Carnegie Mellon University eskolan (EEBB) eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko doktore da.

Haren obrak Espainiako jaialdi ospetsuetan interpretatu izan dira, eta baita Frantzia, Italia, Alemania, Kuba, Errusia, Japonia eta AEBak bezalako herrialdeetan ere Berlingo Ensemble Mosaik, Parisko L’Itinéraire, Trío Arbós, Espainiako Orkestra Nazionala eta Euskadiko Oskestra Nazionala bezalako taldeen eskutik.

Jaso izan dituen sarien artean, nabarmentzekoak dira hauek: SGAEren Sari Nazionala (1994), Bourgesko Nazioarteko Sariak (1996 eta 1997), RNEren Begirada Kritikoa (1997), Eusko Jaurlaritzaren Musika Saria (1988) eta G. Archer Award (1999, EEBB). Espainia ordezkatu zuen Musika Garaikidearen Nazioarteko Elkartean eta UNESCOren Konpositoreen Tribunan.

Nazioarteko konposizio lehiaketako mahaikide izan da, Europa, Amerika eta Asiako irrati eta telebistetarako grabatu du eta Nafarroako Unibertsitatea Museoaren Kartografiak zikloa bezalako kultur proiektuak zuzendu izan ditu.

Irakasle eta ikasketen zuzendari izan zen Musikenen, eta, egun, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan Konposizio katedradun da.

Laguntzailea: Musikagileak

19:30
Izaskun Arrue Kulturgunea

Egitaraua

  • Marian Gutiérrez
    Alchimia (I) AER
     flauta soila 
  • Alfonso García de la Torre
    Acuarela
     flauta eta elektronika 
  • J. Vicent Egea
    Moresca
     flauta soila 
  • Joseba Torre
    Tiempo de luces
     flauta soila eta elektronika 
  • Javier Torres Maldonado
    Primer libro del canto alado
     flauta soila 
  • Mikel Chamizo
    iKapa (*)
     flauta eta elektronika 
  • Daniel Sprintz
    Del otro lado del silencio
     flauta soila eta elektronika 
  • * Erabateko estreinaldia
      
FaLang translation system by Faboba