Musika Garaikideko Nazioarteko XXI Zikloa
Bernaola Zikloa asmo handiko programazioa aurkezten du, nazioarteko lehen mailako artista handiekin.
Italiatik datoz musikari gazteek osatutako Icarus Ensemble taldea eta Quartetto Maurice ospetsua. Erresuma Batutik eta Alemaniatik, berriz, John Butcher eta Thomas Lehn datoz, inprobisazio libreko izarrak. Ryoko Aoki japoniarrak Noh kantu tradizionala musika garaikidearekin batzen du. Azkenik, musika thailandiarra helduko da Bun Leng Project-en eskutik.
Euskal artisten artean, aipatzekoak dira Ensemble Kuraia beteranoa, Jabi Alonso perkusionista (hainbat estreinaldi eskainiko dizkigu) eta Dzast Ahotsak abesbatza, beti bezala arrakasta ziurtatua izango duena.
DantzArabarekin izandako lankidetzari esker, dantzak leku nabarmena izango du Guillermo Weickert-en eta Zuriñe Benaventeren eskutik.
Sorkuntza berriko musika garaikideari eskainitako 13 kontzertu izango dira guztira, dantzarekin eta teknologia berriekin elkarrekintzan, eta horietatik 11 Gasteizko erreferentziazko kultur espazioetan emango dira, esaterako ARTIUMen eta “Jesús Guridi” Musika Kontserbatorioan. Araian eta Bilbon izango dira beste bi kontzertuak.
Kontzertu guztiak doakoak dira. Sarrera doan, edukiera bete arte.