Eros Jaca

  • Eros Jaca biolontxeloa 
  • Ania Rodríguez hedapen elektroakustikoa 

Cellolar Synthesis (2011) biolontxelorako eta elektronikarako sorkuntzan Helga Ariasek tresna digitala eta tradizionala uztartzen dituen soinu-sinbiosi objektu berri bat sortu nahi izan du, «metainstrumento» bat. Mundu birtualaren eta analogikoaren arteko metafora hori soinu-fluxu etengabe baten bidez artikulatzen da, instrumentuaren hariak bata bestearen atzetik gehituz eraikitzen dena. Elektronikan erabiltzen diren soinu guztiak benetako biolontxelo-grabazioetatik datoz, teknika ugarien bidez eraldatuta.

2014ko Jesus Echeverriaren Diverticello lanak dibertimentuaren generoa hartzen du eredutzat. Zazpi ataletan egituratuta dago, bakoitza bi zati antagonikotan banatuta, eta instrumentuaren adierazpen-aukera guztiak erabiltzen saiatzen da. Echeverriaren arabera, Diverticello-k «publikoa entretenitu nahi du sekzio bakoitzaren aldaera estilistikoaren bidez, baita instrumentista ere, zeinak modu askean mintzatu daitekeen zati horietako bakoitzean».

Pression, Helmut Lachenmannek 1970ean amaitu zuena, bere katalogoko funtsezko lana da, «musika instrumental konkretua" sistematikoki aztertzen duen lehenetarikoa izan zelako. Bere helburua «entzuteko ohituren bidea» haustea zen, soinua sortzeko metodo tradizionalei uko eginez. Horretarako, arkuak zubiaren gainean eta ezker eskuko hatzek harien gainean eragindako presio maila desberdinek sortzen dituzten efektu tinbrikoak ikertu zituen hemen Lachenmannek.

Ibaiadar Monte-Carloko Printemps des Arts Ramon Lazkanori 2013an egindako enkargua izan zen. Lan labur, arin eta bertutetsu hau izan zen haren emaitza, «scherzetto moduko bat», egilearen ustez: «bere abiadura arnasestuan ez da inoiz iristen soinu oso batera, baina hori lortzeko itxaropena de bere jariotasun eta estresaren iturria. Ispilu eta simetrien joko batek, beti eskala txikian, materia bulkaden bidez errebelatzera bultzatzen du, jario eta errefluxuekin, izua, hutsaren eta isiltasunaren beldurra elikatzen dituen totelka antzeko batekin».

Iannis Xenakisen Kottos lanak (1977) Urano eta Gearen elkartzetik jaiotako Kotosen inspiratzen da, hiru Hekatonkiroetako bat. "Teogonia"-n, Hesiodok honako hau idazten du: «ehun beso sortzen zitzaizkien bizkarretik, eta bakoitzak berrogeita hamar buru zituen sorbalden gainean. [...] Eta bere indarra izugarria zen, garaiezina, bere tamaina handian». Kotoren musikalizazio honetan, Xenakisek bi irudi indartsu ditu inspirazio iturri: 100 besoko biolontxelo-jotzaile bat, instrumentuaren gainean aldi berean ekintza ugari egiteko gai dena; eta erraldoi mitologikoaren indar gordina, gizatasunaz gaindikoa. Kottos, beraz, birtuosismo eta basatasun handiko pasartez beteta dago.

Eros Jacaren errezitaldia Francisco Domínguezen Elegía (2016) lanarekin amaitzen da, biolontxelo eta elektronikarako obra, genero elegiakoan inspiratzen dena, hau da, pertsona baten heriotza deitoratzen duen konposizio lirikoa. Domínguezek azaldu duenez, «nire obran hileta-izaera horretaz jabetu nahi izan dut, gordintasun eta dramatismo handiko hizkuntza baten bidez», eta «bizitzea egokitu zaigun pandemia honetan norbait galdu duten guztiei» eskaini nahi die lana.

Kontzertua, Musikagileak Musika Garaikidearen XII. Zirkuituarekin lankidetzan

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

  • Helga Arias Parra (1984)
    Cellolar Synthesis (2011)
      
  • Jesús Echeverría (1963)
    Diverticello (2014)
      
  • Helmut Lachenmann (1935)
    Pression (1969)
      
  • Ramón Lazkano (1968)
    Ibaiadar (2013)
      
  • Iannis Xenakis (1922- 2001)
    Kottos (1977)
      
  • Francisco Domínguez (1993)
    Elegía (2016)
      
FaLang translation system by Faboba