Quasar Saxophone Quartet & Trio Zukan

  • Mathieu Leclair saxo altua 
  • André Leroux saxo tenorea 
  • Marie-Chantal Leclair saxo sopranoa 
  • Jean-Marc Bouchard saxo baritonoa 
  • Jon Ansorena txistua 
  • María Zubimendi soinua 
  • Gorka Catediano perkusioa 

Kontzertu hau oso berezia da bi taldek batera parte hartzen dutelako: "Trio Zukan" euskaldunak eta "Quasar Saxophone Quartet" kanadarrak, eta bi herrialdeetako musikagileen 3 obra estreinatuko dituzte, hain ohikoak ez diren musika-tresnekin. Bi tradizio kulturalen, musikari eta sortzaileen, eta tinbre eta eraketaren fusioak –mundu global batean– elkarlanaren adibide bat emango digu. Hori guztia, Musikagileak, Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak, egiten duen ezinbesteko lanari esker eta bere “X Circuito de Música Contemporánea”.

Musika instrumentala, inprobisazioa eta elektronika barne hartzen dituen 150 obra baino gehiago estreinatu ditu Quasarrek. Saxofoi solotik hasi eta orkestra sinfonikora arte, Quasarrek programazio paregabea eta erabat originala eskaintzen die entzuleei. Taldeak Conseil québécois de la musique-ren 9 OPUS sari jaso ditu, "Urteko artista" barne.

Trio Zukan. Txistua, akordeoia eta perkusioa bezalako ohiz kanpoko hiru instrumentu bateratzen dituen talde hau 2014 an sortu zen. ZUKAN sortu zenean, taldekideek bazekiten oinarrizko arazo bati egin beharko ziotela aurre: instrumentu talde honetarako errepertorio original ezari. Horregatik, erabaki zuten obra berriak sortzeko helburua zuen proiektu bat martxan jartzea, konpositore desberdinen elkarlanaren bitartez. Sortzaileei eskatu zitzaien baldintza bakarra instrumentu konbinazio berezi honi buruz beren ikuspuntua paperean plasmatzea izan zen. Gainerako parametro guztiak -iraupena, orkestazioa, ikuskera estetikoa, etab.- beraien esku geratzen ziren.

Kontzertua, Musikagileak Musika Garaikidearen XII. Zirkuituarekin lankidetzan

Conseil des arts et des lettres du QuébecConseil des arts du Canada

Kontzertua, CALQ eta CAC lankidetzan

Quasar Saxophone Quartet

Trio Zukan

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba