Alfonso Gómez

  • Alfonso Gómez pianoa 

Alfonso Gómez belaunaldi jakin bateko interpretatzailea da, eta bere errepertorioa ez da etapa jakin batera mugatzen, baizik eta barrokotik hasi eta musika garaikideraino dauden estilo zabalak hartzen saiatzen da. Vitoria-Gasteizen jaio zen 1978an, eta bost urte zituela pianoa jotzen hasi zen. Vitoria-Gasteizko "Jesus Guridi" kontserbatorioan ikasi zuen, Albert Nietorekin. Bertan graduatu zen, eta goi-mailako Ohorezko Saria lortu zuen. Ondoren, perfekzionatu egin zen Aquiles delle Vigne-rekin –Claudio Arrauren ikaslea– Rotterdamgo kontserbatorioan (Holanda) eta Tibor Szász-ekin Freiburg-eko "Musikhochschule"n (Alemania). Aldi berean, Vitali Margulis, Jaques Rouvier, Éric Haedsieck, Jan Wijn, Galina Egiazarova, James Avery, Gilead Mishory (pianoa) eta Rainer Kussmaul, Jörg Widmann, Jean-Jacques Kantorow, Juanjo Mena eta Donald Weilerstein (ganbera-musika) irakasleekin jasotako eskolak erabakigarriak izan dira prestakuntza musikal eta artistikoan.

11 aldiz saritu dute nazioko eta nazioarteko lehiaketetan eta nabarmentzekoa da horietako lehen saria, besteak beste, "J. Françaix" (Paris), "Ciudad de Guernika", "Alter Musici" (Cartagena) eta "Gerardo Diego" (Soria) lehiaketetan. Rotterdamen "Erasmus Kamermuziekprijs 1999" saria eman zioten.

EROL, Ad libitum, Sinkro, Coviello Classics, Orpheus eta Kairo zigiluetarako orain arte grabatutako 10 diskoek errepertorioaren ugaritasuna, aniztasuna eta konplexutasuna adierazten dute. "Ramón Lazkano, piano works" (KAIROS) diskoak "Grand Prix du Disque Musique Contemporaine de l 'académie Charles Cros 2019" jaso zuen.

Gure garaiko musikarekin erabat konprometituta, autore garaikideen lan ugari estreinatu ditu –horietako asko berari eskainitakoak–, eta ensembleekin kolaboratu du, hala nola MusikFabrik-ekin (Parisko Agora Jaialdia, Koloniako WDR eta Philarmonie aretoa, Kieveko Philarmonie, etab.), SurPlus-ekin eta SWR-Ensemble Experimental-ekin. 2007tik Ensemble Sinkro-ko piano-jotzailea da.

2001etik Alemanian bizi da eta gaur egun Freiburgeko Musika Unibertsitateko irakasle katedraduna eta Stuttgarteko Musika eta Arte Eszenikoen Estatu Unibertsitateko irakasle laguntzailea da.

19:30
Jesús Guridi Musika Kontserbatorioa

Egitaraua

FaLang translation system by Faboba